Txakurren eta feline ileapaindegia Ermuan

Bainuak

Grooming-a profesionala arraza guztietan stripping-a barne

Artaziz eta makinaz egindako mozketak

Ile-apaindegiko produktuak baino ez dira erabiltzen

Ermuan txakurren ile-apaindegia
Ermua Animal Vets Ermuan ileapaindegia

Klinikan albaitaritza Ermua
banatzailea da
produktuak
Artero marka

Bizkaiko Ermua Klinikan, honako hau da ilea mozteko teknikak espezializatu:

Grooming

Lehenengo urratsa: txakurra orraztu
xakurkumeak egunero orraztu behar dira. Hasieran denbora laburrez, eta gero poliki-poliki luzatu, txakurkumea ohitu eta disfrutatzen ikas dezan.

Eskuilak ilajearen norabide naturalari jarraitu behar dio (burutik buztanerantz eta sorbalda eta mokorretatik beherantz). Orraztea oso garrantzitsua da, ile hila kentzen duelako, korapiloak sortzea saihesten duelako, eta ilajean egon litezkeen objektu arrotzak, hautsa eta zikinkeria kentzen dituelako.

Bigarren urratsa: Xanpua
Txakurrarentzako xanpuaren pH-a 7.0 neutroa izan behar da. Honek esan nahi du erabili behar den xanpua txakurrentzako espezifikoa izan behar dela. Erabili beti malkoen kontrako xanpua, horrela begiak ez zaizkio narritatuko.

Xanpu aukera handia dago merkatuan maskota bakoitzaren beharren araberakoak eta ile-mantuaren araberakoak.

Bainuaren orduan xanpu askorik ez erabiltzea gomendatzen da. Onena, kantitate txiki bat uretan diluitzea da, xaboitzea egokia izan dadin, eta ilearen urberritzea eroso eta eraginkorragoa izan dadin. Horrela emaitza hobea lortuko da. Mantu mota batzuetan (luzeetan) proteinadun produkturen bat gehitzea aholkatzen da, leundu dezan eta arintasuna eman diezaion. Horrela orraztea atseginagoa izango da.

Hirugarren urratsa: txakurra lehortzea
Lehenengo oihal garbi eta lehor batekin egin behar da, ura kentzeko. Gorputz osoa igurtzi behar da, ilearen hazte-norabidean, mugimendu zirkularrek korapiloak sortzen dituztelako.

Ondoren, lehorgailu batekin haize hotzaz edo epelaz, iletik 20cm-ra, pasatu uniformeki ilaje osotik.

Ilea lehortu ahala, orraz daiteke, ilea tiratu eta bolumen handiagoa izan dezan.

Stripping

Stripping-a mozte-teknika da, ile gogorreko txakur arraza guztietan erabiltzen dena.

Animaliaren ile hila atera eta ile-muda artifiziala egitean datza

Ile gogorreko txakur arruntenak dira: Fox terrier, West highland white terrier, Scottish terrier, Airedale terrier, Lakeland terrier, Cairn terrier, Ile gogorreko Teckel, Flandriako Bouvier eta Schnauzer-en aldaera guztiak.

4 hilabetetik aurrera egin beharko litzaieke stripping-a. Ez du minik egiten den gauza bakarra ile hila ateratzea da, ile berria irten dadin. Profesional batek ondo egindako stripping-ak ez du batere minik ematen.

Zer gerta daiteke stripping-a egiten ez bada?

Edozein ile-apaintzailerentzat askoz erosoagoa eta batez ere azkarragoa litzateke makina pasatzea baina honen ondorioak hauexek dira:
• Testura galtzea
• Poroetan infekzioak
• Ilearen kolorea eta distira galtzea berritzen ez delako.
• Hotzetik eta berotik babesten duen babes-ilea murriztea
• Ile eta muda gehitzea

Txakurraren ilea eta muda gehitzen da, hasieran, makinaz mantua laburragoa geratzen delako. Gero, muda gehiago hazten da eta ilea trinkoagoa bihurtzen da. Horregatik, egun batzuen buruan, stripping bidez egindako konponketa makinaz egindakoarekin konparatuz gero, formak definituagoak ikusten segitzen dira.

Teknika hau erakusketa-txakurrei ez ezik, txakur guztiei egin beharko litzaieke, osasun kontua baita.

Gainera, teknika hau prebentiboa da, ez egiteak ile-folikuluetan infekzioak sor ditzakeelako, horrek dakarren albaitaritza gastu handiarekin.

Aholkuak:
Ez bainatu txakurra stripping saioa egin baino egun batzuk lehenago, ile garbia errazago labaintzen delako eta horrek ilea ateratzea zaildu egiten duelako.

Ez bainatu txakurra saioa izan eta egun batzuk pasatu arte. Ilea ateratzeak azaleko poroak zabaltzen dituelako, eta bainatuz gero, xaboia edota ura sar daitekeelako eta narritadurak eragin azalean.

Estaldura-ilea ateratzea:
- Eskuz egiten da, atzamarrekin, edo titare berezi batzuez lagunduta. Aholkatutako modua da, horrela ziur baikaude ilea errotik erauzten zaiola.
- Labanaz: labana praktikoa da teknika badu profesionalak. Hala ez bada, gaizki jarri eta ilea apur daiteke, errotik erauzi barik

Beheko ilea erauztea:
Beheko ilea (barneko ile geruza) ez da babes geruzaren gainetik irten behar. Hau gertatuko balitz, ile-mozketa coat-king-ez egin beharko litzateke. Baina oso kontu handia izan behar da, abusatzen badugu, beheko ile gehiegi ken genezake-eta. Gainera, txarto erabilita, babes-ilea ere moztu eta desagerrarazten du.

Solicita cita previa
943 176 288